Arraina, osasungarri;
baina ez edonorentzat
Arrainaren propietate osasuntsuak asko dira: kalitate handiko proteinak, kolesterola eta triglizeridoak eraisten dituzten gantz asegabeak, B1, B2, B3, B12, A eta D bitaminak -arrain gantzatsuetan, batik bat- eta mineral asko: fosforoa, potasioa, sodioa, kaltzioa, magnesioa, burdina eta iodoa. Horiez gainera, hainbat egokieratan kaltegarri gerta daitezkeen elementuak ere baditu arrainak.

Azido urikoa: arrain zuriek ez bezala, urdinek purina-eduki handia dutenez, hiperurizemia eta hezueria kasuetan ez da komeni arrain urdina hartzea.
Arrainaren aurkako alergia: arraina da alergia gehien probokatzen dituen elikagaietako bat. Konponbide bakarra, ordea, arraina, arrainkiak eta arrainik eduki dezaketen produktuak dietatik ateratzea.
Hipertentsio arteriala: arrain-kontserba eta erdikonstserbek, keztatuek, deshidratatu eta gazituek -baita itsaso zabalean itsas ur gaziarekin izozturiko arrainak ere--, kabiarrak, surimizkoek -gulak, sasi-karramarroa, otarrain-buztan izenekoak- gatz asko daukate. Horrelako produktuak hartzea ez zaie komeni hipertentsioa edo likido-atxikipena nozitzen duten pertsonei.
No hay comentarios:
Publicar un comentario