lunes, 28 de diciembre de 2009

Dieta Osasuntsu 1





Gosaria :

-Esnekiak
250 ml esne
125 gr. jogurta

-Zerealak
30gr. edo 4 koilarakada

-Fruta
200 ml zuku (edalontzi 1)
ale 1



Bazkaria :

1.platera : Menestra(200 gr.)

2.platera : Haragia plantxan (300 gr. = 2 xerra)

Postrea : Arroz esnea

Afaria :

1.platera : Entsalada

2.platera : Perretxiko-nahaskia(2 arraultza = 130 gr.)

Postrea : Fruta



Horiez gain :

Hamaiketakoa --> fruta ale 1 (txikiak badira 2)
Askaria --> esnekia, fruta edota fruitu lehorrak



**** Gatza, olioa eta ogia neurrian erabiltzea komeni da

Olioa --> 30 gr.
Ogia --> jatordu guztietan(40 gr.)

sábado, 26 de diciembre de 2009

martes, 22 de diciembre de 2009

Gaztainak gure dietan


Gaztainaren osaketa laboreetatik gertuagokoa da fruitu lehorrenetatik baino; izan ere, hauek baino karbohidrato konplexu gehiago -36 gramo 100 gramoko- eta gantz gutxiago -2 gramo 100 gramoko- dauzkanez, gaztainaren balio energetikoa, handia bada ere -175 kaloria 100 gramoko-, fruitu lehor gehienenaren herena baizik ez izatea.

Dauzkan nutrienteengatik, haur, ikasle eta kirolzaleen dietaren osagarri egoki-egokitzat jo daiteke. Urtean sasoi jakin bati loturik agertzen denez, udazkenean edonork dauka gaztainaz gozatzeko parada.
Gordinik, erre berri edo egosita kontsumitzen ditugu gaztaina gehienak. Gozogintzan ere baliatzen da fruitu hau. Ezaguna da, adibidez, gaztaina konfitatuez egiten den marron glacé gozokia. Pure bihurturik, ile eta lumadun ehizaren osagarri ezin hobea osatzen dute.
Toki fresko lehorrean mantentzen dira gaztainak. Izoztuz gero, sei hilabetez iraun dezakete jangarri.

viernes, 18 de diciembre de 2009

Intxaurrak Kolesterolarentzat?




Si tienes el colesterol alto y andas cuidado tu alimentación para tratar de bajarlo y mejorar tu salud cardiovascular, sabrás que hay ciertos alimentos ricos en Omega 3 que te ayudan a conseguirlo de forma eficaz.

En el mércado hay un montón de alimentos con etiquetas y mensajes que promete bajar el colesterol, lácteos, pescados y diversos alimentos así “lo dicen”…

Pero ¿cuáles son realmente los más beneficiosos?

¿Qué Omega 3 es mejor?

¿El de origen animal (pescado) o vegetal (aceites, frutos secos)?

Según un estudio de la universidad estadounidense de Goma Linda, los ácidos grasos Omega 3 de las nueces son más efectivos que los del pescado en la reducción del colesterol en sangre y, por tanto, en la prevención de las enfermedades cardiovasculares. Las nueces son ricas en ácido linolénico.

También esta investigación ha estudiado las diferencias entre los ácidos grasos Omega 3 de origen vegetal y los de origen marino mediante un ensayo en el que se distribuyó a los participantes en tres grupos que recibieron diferentes dietas durante cuatro semanas.

Tras la investigación se constató que los que habían seguido una dieta rica en nueces habían reducido un 9,3 por ciento la cantidad de colesterol “malo”, por encima de la reducción que tuvieron los que siguieron la dieta de control o la de pescado.

Se puede decir con seguridad que hay diferencias entre los Omega 3, los que contienen las nueces, de origen vegetal, son los que mejor combaten el colesterol en sangre.

Así aquí tienes unos cuantos motivos más para introducir las nueces en tu alimentación, con tomar un puñado de vez en cuando es suficiente. Una ración de nueces se traduce en 4-5 unidades y así puedes tomarlas todos los días. Puedes tomarlas solas o añadirlas a la ensalada, al yogur o tomarlas como un complemento a la medienda o de postre o de tentempié. Recuerda que como las nueces son un alimento bastante energético (es decir, calórico) tampoco conviene abusar.

Recuerda que una dieta sana es fundamental para bajar el colesterol, esto implica reducir el consumo de grasas y en colesterol presentes en la bollería, frituras, salsas, embutidos y carnes rojas, para dar prioridad al pescado, fruta, verduras, lácteos desnatados y legumbres.

Las nueces son más efectivas que el pescado para bajar el colesterol. Por lo tanto,
también añade a tu lista de alimentos cardiosaludables las nueces !!!

domingo, 13 de diciembre de 2009

Estatistikak : asko ? gutxi?



300 mujeres al año son tratadas por anorexia y bulimia en Navarra



- Profesionales médicos apuntan a una estabilización tras años de crecimiento
- Los centros de Salud Mental atendieron a 41 menores de 17 años con trastornos alimenticios a lo largo del año pasado
- Salud reestructuró en 2008 la atención y el seguimiento de estos enfermos con la creación de unidades específicas


irakurtzen jarraitu :

miércoles, 9 de diciembre de 2009

OSANET


Osasun Publikoaren orrialde honetan hainbat aukera agertzen zaizkigu internetaren erraminta desberdinak erabiliz informazio medikoa bilatu, erabili eta osasun zerbitzuekin kontaktuan jartzeko.


Hasiera-orrian atal deberdinak aurki daitezke, hala nola, "profesionalak" deiturikoa. Honetan, A gripe pandemikoaren aurkako txertaketa EAEn artikulu bat dago. Bertan, kanpaina honen nondik norakoak azaltzen zaizkigu.





Bestalde, bilaketa zehatz bat egiteko aukera ematen du. Telemedikuntzaren gainean zenbait link agertzen zaizkigu, hala nola, gaur egun indarrean dagoen hiesaren aurkako kanpaina bat.


lunes, 7 de diciembre de 2009

Bigorexia



BIGOREXIA nerbio-anorexiaren aurkako gaitza da.
Gaixotasun hau jasaten duten pertsonak beraien gorputzarekin obsesionatuta daude. Gorputzeko giharrak gutxi garatuta dituztela uste dute, edo eta gorputzaren itxura fisikoa hobetu behar dutela. Horregatik, beraien gorputza hobeto ikusteko, eta beraien gorputzarekin gustura sentitzeko, ariketa fisikoa egiten dute. Arazoa, ariketak gehiegizko bihurtzen direnean sortzen da. Gainera, kasu askotan, ariketa fisikoa egiteaz gain, gaixoak anabolikoak eta esteroideak hartzen ditu.

Gaitz hau jasateko arrisku gehien gazteek dute, telebista, aldizkari eta gizartearen eragin handia baitute, eta beraien gorputza atseginagoa izan dadin nahi baitute.

Ortorexia



ORTOREXIA osasunaren ardura obsesiboaren ondorioz sortzen den gaixotasuna da. Gaitza jasaten duten pertsonek janari garbia soilik jaten dute. Osasuntsu jatearen ondorioz, haragiari uko egiten diote, ez dute grasarik kontsumitzen eta sustantzia artifizialak dituzten jakiak alde batera uzten dituzte. Garbi jatearen obsesioak, gorputzarentzat behar-beharrezkoak diren elikagaiak alboratzea dakar eta zenbait kasutan, gorputzak behar horiek asetzen ez dituenez, gaitz larriagoak jasateko arriskua ere badago.

Ortorexia duten pertsonak gizartetik isolatzen dira, beraien aburuz etxetik at ezin baitute jan, eta horregatik, nahiago dute etxean bakarrik geratu.

domingo, 6 de diciembre de 2009

Bulimia

BULIMIA (Bulimia nervosa) jate nahaste bat da, aseezineko janaldi handiak egin eta ondoren errua, depresioa eta lotsa eragiten dituena.

Gaixotasun hau 19 urte inguruan ematen da. Gaixoak, gatazkatsuak, oldartsuak eta intoleranteak izaten dira, presio sozialen, etxeko lanen eta ... aurrean. Pertsona hauek, ezin dituzte jatera behartzen dituzten inpultsoak kontrolatu, baina errudun sentitzearen eta lotsaren ondorioz oka egitera edo laxanteak hartzera behartzen dituzte edo baita ez jatera ere.

Bulimikoek astean hamabost aldiz edukitzen dituzte betekadak eta okaldiak. Eduki energetiko handiko janari asko goseak baleude bezala irensten dute eta betekadaren ondoren oka egiten dute edota laxanteak erabiltzen dituzte, sabela usteko eta jaten jarraitzeko. Betekada bakoitzean 10.000 eta 40.000 kaloria kontsumitzera iritsi daitezke.

Sintoma fisikoak

* Pisuaren gorabeherak bost edo hamar kilogramo denbora gutxian

* Irudi osasuntsua itxuraz, gaixotasuna antzematea

* Eztarriko narritadura

* Giharretako nekea eta mina

* Aurpegiaren inflamazioa

* Nesken kasuan hilekoaren irregulartasuna

* Lo eza

* Gehiegizko izerdia esku eta oinetan

* Buruko mina

* Listu guruinak handitu eta esku gainak mintzen zaizkie.

* Hortzetako esmaltea hondatzen zaie

Sintoma psikologikoak

* Pisuarekiko gehiegizko kezka

* Jaten gelditu eziniko sentsazioak

* Barau egiten dute betekadak orekatzeko.

* Laxante eta diuretikoen gehiegizko erabilerak

*Jatorduen ondoren sarritan joaten dira komunera

* Maiz pisatzen dira

* Jatordutan urduritzen dira.

* Ingurukoekin gezurretan ibiltzen dira

* Janaria objetu pertsonaletan izkutatzen dute.

* Jakiak desagertzen dira sukaldean

* Ziurtasun eza, onespen beharra

* Gehiegizko interesa erakusten dute janari eta dietei buruzko iragarkietaz.

* Erraz antzematen diren umore aldaketak

* Izaera aldaketak: depresioa, errudun sentimendua, tristurak, ...

* Gehiegizko kezka bere itsura fisikoari buruz

* Inguru sozialarekiko etengabeko isolamendua


Anorexia



ANOREXIA elikaduraren nahastea da, pisu jaitsiera eragiten duena eta heriotza eragin dezakeena.

Batez ere 11-25 urte bitartean ematen da gaixotasun hau. Orokorrean nesken artean ematen da, batez ere bere itsura fisikoak gehiago kezkatzen dituelako.

Gaixotasun hau pairatzen dutenak, oso gizen ikusten dira nahiz eta oso argalak izan. Pisua ez hartzeko edo eta galtzeko obsesioak jatorduak murriztera bultzatzen du edo kopuru txikietan jatera eta ondorioz gaixotu egiten dira.Anorexia gora-behera askoren ondorioz sortzen da: familia, kultura, gizartea, publizitateak eta komunikabideek sortutako irudiak, erlazio baten bukaerak, ikasketengatik familia uztea, estresa, depresioa...Gehienetan emakumezkoak dira kaltetuak (gizonezkoak %10 besterik ez dira).

Pertsona hauek honako ezaugarri hauek dituzte orokorrean: pertsona perfekzionista, obsesiboa, menpekoa eta maneiaerraza izaten da. Normalean bere ikasketetan bikaina da, baina bere autoestima txikia da. Ez dute beren bizitza menperatzen eta beren gosea modu obsesiboan kontrolatzen hasten dira.

Sintoma fisikoak

* Pisu jaitsiera

* Nekea

* Ahultasuna

* Zorabioak

* Azal lehorra

* Zurbiltasuna

* Azalaren koloreko aldaketak, kaltzio urritasuna

* Ile hauskorra edo honen erorketa

* Bertigoa eta buruko mina

* Deshidratazioa

* Nesken kasua Hilerokoaren irregulartasun edo galera

* Hipotermia (esku eta oin hotzak)

* Insomnioa

* Hortzetako alterazioak

* Idorreria

* Bihotzekoa (kasu oso larrietan)


Sintoma psikologikoak

* Baskulan pisua kontrolatzen dute maiz

* Urduri egoten dira jatorduetan

* Bakardadean jatea bilatzen dute

* Janariari buruz ingurukoekin gezurretan aritzen dira

* Gehiegizko interesa erakusten dute janari eta dietei buruzko iragarkietaz

* Janaria dagoen ekitaldi publikoei uko egiten diete

* Tristura, depresioa, agresibitate eta suminkortasun momentuak izaten dituzte

* Ordenari buruzko gehiegizko kezka eta aktibitate gehitzea

* Ariketa fisikoaren areagotzea* Gehiegizko kezka bere itsura fisikoari buruz

* Inguru sozialarekiko etengabeko isolamendua; famili, lagun eta kideekiko.

* Ikasketekiko gehiegizko arreta.



Elikadura arazoak




Los trastornos alimenticios son enfermedades crónicas y progresivas que, a pesar de que se manifiestan a través de la conducta alimentaria, en realidad consisten en una gama muy compleja de síntomas entre los que prevalece una alteración o distorsión de la auto-imagen corporal, un gran temor a subir de peso y la adquisición de una serie de valores a través de una imagen corporal. También en algunos casos la publicidad marca una gran parte en esto ya que los jóvenes que miran un anuncio de comida y/o bebidas se antojan de comerlo y/o beberlo, esto hace que al ingerirlo, lo devuelvan por su mala alimentación.