domingo, 6 de diciembre de 2009

Anorexia



ANOREXIA elikaduraren nahastea da, pisu jaitsiera eragiten duena eta heriotza eragin dezakeena.

Batez ere 11-25 urte bitartean ematen da gaixotasun hau. Orokorrean nesken artean ematen da, batez ere bere itsura fisikoak gehiago kezkatzen dituelako.

Gaixotasun hau pairatzen dutenak, oso gizen ikusten dira nahiz eta oso argalak izan. Pisua ez hartzeko edo eta galtzeko obsesioak jatorduak murriztera bultzatzen du edo kopuru txikietan jatera eta ondorioz gaixotu egiten dira.Anorexia gora-behera askoren ondorioz sortzen da: familia, kultura, gizartea, publizitateak eta komunikabideek sortutako irudiak, erlazio baten bukaerak, ikasketengatik familia uztea, estresa, depresioa...Gehienetan emakumezkoak dira kaltetuak (gizonezkoak %10 besterik ez dira).

Pertsona hauek honako ezaugarri hauek dituzte orokorrean: pertsona perfekzionista, obsesiboa, menpekoa eta maneiaerraza izaten da. Normalean bere ikasketetan bikaina da, baina bere autoestima txikia da. Ez dute beren bizitza menperatzen eta beren gosea modu obsesiboan kontrolatzen hasten dira.

Sintoma fisikoak

* Pisu jaitsiera

* Nekea

* Ahultasuna

* Zorabioak

* Azal lehorra

* Zurbiltasuna

* Azalaren koloreko aldaketak, kaltzio urritasuna

* Ile hauskorra edo honen erorketa

* Bertigoa eta buruko mina

* Deshidratazioa

* Nesken kasua Hilerokoaren irregulartasun edo galera

* Hipotermia (esku eta oin hotzak)

* Insomnioa

* Hortzetako alterazioak

* Idorreria

* Bihotzekoa (kasu oso larrietan)


Sintoma psikologikoak

* Baskulan pisua kontrolatzen dute maiz

* Urduri egoten dira jatorduetan

* Bakardadean jatea bilatzen dute

* Janariari buruz ingurukoekin gezurretan aritzen dira

* Gehiegizko interesa erakusten dute janari eta dietei buruzko iragarkietaz

* Janaria dagoen ekitaldi publikoei uko egiten diete

* Tristura, depresioa, agresibitate eta suminkortasun momentuak izaten dituzte

* Ordenari buruzko gehiegizko kezka eta aktibitate gehitzea

* Ariketa fisikoaren areagotzea* Gehiegizko kezka bere itsura fisikoari buruz

* Inguru sozialarekiko etengabeko isolamendua; famili, lagun eta kideekiko.

* Ikasketekiko gehiegizko arreta.


No hay comentarios:

Publicar un comentario