martes, 22 de diciembre de 2009

Gaztainak gure dietan


Gaztainaren osaketa laboreetatik gertuagokoa da fruitu lehorrenetatik baino; izan ere, hauek baino karbohidrato konplexu gehiago -36 gramo 100 gramoko- eta gantz gutxiago -2 gramo 100 gramoko- dauzkanez, gaztainaren balio energetikoa, handia bada ere -175 kaloria 100 gramoko-, fruitu lehor gehienenaren herena baizik ez izatea.

Dauzkan nutrienteengatik, haur, ikasle eta kirolzaleen dietaren osagarri egoki-egokitzat jo daiteke. Urtean sasoi jakin bati loturik agertzen denez, udazkenean edonork dauka gaztainaz gozatzeko parada.
Gordinik, erre berri edo egosita kontsumitzen ditugu gaztaina gehienak. Gozogintzan ere baliatzen da fruitu hau. Ezaguna da, adibidez, gaztaina konfitatuez egiten den marron glacé gozokia. Pure bihurturik, ile eta lumadun ehizaren osagarri ezin hobea osatzen dute.
Toki fresko lehorrean mantentzen dira gaztainak. Izoztuz gero, sei hilabetez iraun dezakete jangarri.

No hay comentarios:

Publicar un comentario