
BIGOREXIA nerbio-anorexiaren aurkako gaitza da.
Gaixotasun hau jasaten duten pertsonak beraien gorputzarekin obsesionatuta daude. Gorputzeko giharrak gutxi garatuta dituztela uste dute, edo eta gorputzaren itxura fisikoa hobetu behar dutela. Horregatik, beraien gorputza hobeto ikusteko, eta beraien gorputzarekin gustura sentitzeko, ariketa fisikoa egiten dute. Arazoa, ariketak gehiegizko bihurtzen direnean sortzen da. Gainera, kasu askotan, ariketa fisikoa egiteaz gain, gaixoak anabolikoak eta esteroideak hartzen ditu.
Gaitz hau jasateko arrisku gehien gazteek dute, telebista, aldizkari eta gizartearen eragin handia baitute, eta beraien gorputza atseginagoa izan dadin nahi baitute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario