lunes, 7 de diciembre de 2009

Ortorexia



ORTOREXIA osasunaren ardura obsesiboaren ondorioz sortzen den gaixotasuna da. Gaitza jasaten duten pertsonek janari garbia soilik jaten dute. Osasuntsu jatearen ondorioz, haragiari uko egiten diote, ez dute grasarik kontsumitzen eta sustantzia artifizialak dituzten jakiak alde batera uzten dituzte. Garbi jatearen obsesioak, gorputzarentzat behar-beharrezkoak diren elikagaiak alboratzea dakar eta zenbait kasutan, gorputzak behar horiek asetzen ez dituenez, gaitz larriagoak jasateko arriskua ere badago.

Ortorexia duten pertsonak gizartetik isolatzen dira, beraien aburuz etxetik at ezin baitute jan, eta horregatik, nahiago dute etxean bakarrik geratu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario